Estela handia

Produktu berria

Pieza hau pertsona maite baten errautsak gordetzeko egina dago.

Mimo handiz zeramikaz eskuz sortu dugu.

Gutxi gorabeherako tamaina: 33 x 20 x 12cm (altuera x zalabera x sakonera)

Xehetasun gehiago

Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!

200,00 € BEZ barne

Fitxa teknikoa

MaterialakZeramika esmaltatua

Informazio gehiago

Heriotzarekin zerikusia duten oroitzapenezko estelak, duela milaka urtetatik erabiliak izan dira, kultura eta eskualde anitzetan, eta bere erabilerak, egun, oraindik jarraitzen du. Babes-ikurra ere badira, joan zirenentzat eta hemen jarraitzen dugunontzat.

Euskal Herrian, tradizio handikoak izan dira disko itxurako hilarriak. Bertan, idazkunak eta ikurrak zizelkatzen ziren, hala nola, lauburuak, eguzkiak, bizitzaren loreak eta hainbat motatako gurutzeak.

Pieza honek, atzealdeko irekiduraren bidez, errautsak barruan gordetzea ahalbidetzen du. Estalkia erroska bidez ixten da.