Gure estudioa Itsason dago kokatuta, Gipuzkoaren bihotzean; zelai, baso eta mendiz inguraturik dago, gure lantokiko leiho zabaletatik ikusten dugun paisaia.
Gure ikasketak amaitzean, Maiteren amaren jaioterrian hutsik zegoen lokal bat aurkitu genuen: Itsasoko Eskola Zaharra proiektu bila ari zen. Txoko hau gure zain zegoela zirudien.
Kontratua sinatzean, urte luzez eraikinak izan zuen irakaskuntza-lanari berriro ekiteko konpromisoa hartu genuen; horrela, zeramikari buruz ilusio handiz ikasi genuena zabaltzen hasi ginen, eta trukean gure ametsei forma emateko espazio bat jaso genuen.
Harrezkero, landa-ingurune batean bizi eta lan egiten dugu, natura arnasten dugun airean sentituz; ehun urtetik gorako baserriz inguratuta gaude, eta bizilagunen komunitate txiki baten parte gara, non giza kapitala aberastasun handikoa den.
Ingurune honek lasaitasuna eta inspirazioa eskaintzen dizkigu. Horregatik, espazio berri batera salto egitea erabaki genuenean, ez genuen zalantzarik izan txoko honetan jarraitzeko (hainbeste gustatzen zitzaigun non, gure gaur egungo estudioa aurrekotik 150 metrora dagoen).
Guretzat, Pott Keramika tailer bat baino gehiago da, mundua ikusteko gure modua biltzen duen proiektua da. Pott-en buztinarekin lan egitea izugarri gustatzen zaigu, baina baita… oratzea, entzutea; laberatzea, abestea; marraztea, behatzea; modelatzea, asmatzea; irakastea, hausnartzea; saltzea, laguntzea; tornua lantzea, pentsatzea; esperimentatzea, barre egitea; argazkiak ateratzea, birziklatzea; esmaltatzea, elkarrekin bizitzea; ikertzea, begiratzea; bizitzea, sentitzea… ere.
Pott Keramikan egiten ditugun piezak eskuz eginak dira, bi zeramikarien arteko elaborazio-prozesu osoan zehar mimatuak. Horrek izaera bakarra eta berezia ematen die, ekoizpen masiboetatik desberdintzen dituena.
Eskala txikiko ekoizpena dugu, eta, artisau-teknika tradizionalak erabiliz, ikuspegi garaikide batetik landutako piezak eskaintzen ditugu. Gaur egunerako pentsatutako zeramikak dira; masetatik at, zerbait ezberdina bilatzen duten pertsonei zuzenduak.
Era berean, ideiak enkarguz ere lantzen ditugu, enpresen, erakundeen eta partikularren premiei erantzunez, teknikak eta diseinua uztartuz. Proiektu bakoitzean buru-belarri murgiltzea eta bezeroekin hurbileko harremana ezartzea gustatzen zaigu, eskaera bakoitzari egokitutako konponbide pertsonalizatuak emateko.
Esaterako, kirol eta kulturaren mundurako garaikur pertsonalizatuak, originalak eta esklusiboak egiten ditugu. Era berean, eguraldi aldaketen aurrean erresistentzia handia duten xafletan errotulazioa ere lantzen dugu.
Buruan darabizun ideiari forma emango diogu.
Gure estudioa jada Eskola Zaharrean kokatuta ez badago ere, irakaskuntzak oso presente jarraitzen du gure egunerokotasunean. Guretzat garrantzitsua da gure jakintza modu atsegin eta ulergarrian transmititzea, denok zeramikaz gozatu ahal izan dezagun, milaka urteko ofizio hau bizirik mantentze aldera.
Gaur egun, zeramika ikastaroak hainbat formatutan eskaintzen ditugu:
Alde batetik, zeramika tailerrak eskaintzen ditugu asteazken arratsaldetan gure estudioan, eta bertan buztina eta sormena lantzen ditugu bi orduz. Klase hauek publiko guztiei zuzenduta daude.
Bestalde, egun bateko tailerrak antolatzen ditugu hitzartutako taldeentzat (2 edo 3 ordukoak), eta kasu horietan klase pertsonalizatuagoak izaten dira.
Tailer hauetan parte hartzen dutenek zeramikaren mundua gure eskutik ezagutu, sormena garatu eta egunero teknika desberdinak ikasten dituztela ikusteak asebetetzen gaitu.
Jakin-mina sartu al zaizu eta zeramikarekin esperimentatu nahi duzu? Inguru berezia iruditu zaizu eta bisitan etorri nahi duzu? Edo gure piezak eta lan egiteko modua gustatu zaizkizu eta kontatu egin nahi diguzu? Deitu, idatzi, whatsappa bidali… nahiago duzuna, zurekin hitz egiteko irrikan gaude.
615 756 666 (Maite) · 688 633 627 (Jone)