JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Gure on line dendan produktuak erostea oso erraza, erosoa eta azkarra izango da.

Prozesuan zehar zalantzaren bat izanez gero, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua erabil dezakezu edozein zalantza argitzeko:

Teléfono: 615756666 / 688633627

E-mail: pottkeramika@gmail.com

Erosketa egiteko, bezero gisa erregistratu zaitezke; hala, harremanetarako, bidalketarako eta fakturaziorako behar diren datuak ditugu. Prozesua erregistro-inprimakia betez egiten da, eta lehenengo erosketan baino ez da beharrezkoa izango.

Ez arduratu erosketa egiten hasi baino lehen, sistemak erregistroa eskatuko dizu behar den unean.

Erregistrotik aurrera, sistemak "Erabiltzailea" eta "Pasahitza" gakoak emango dizkizu, eta hurrengo erosketa edo kontsultetarako erabili ahal izango dituzu. Gakoak gogoratzen ez badituzu, sakatu "zure pasahitza ahaztu duzu" edo jarri gurekin harremanetan eta eman egingo dizkizugu.

Hauek dira erosketa-prozesuaren urrats zehatzak:

1. PRODUKTUA AUKERATZEA

Aukeratu nahi duzun produktua. Egin klik produktuarekin batera doan "gehitu orgatxoan" botoian. Aukeratutako produktua erosketa-orgari gehituko zaio (orriaren eskuinaldean), eta bertan adierazi ahalko duzu zenbat unitate nahi dituzun. Errepikatu eragiketa hau erosi nahi dituzun produktu guztiekin. Aukeratutako produktu guztiak gehitzen dituzunean, sartu erosketa-gurdian (orriaren eskuinaldean). Erosketa-organ produktu berriak sartu nahi badituzu, sakatu "erosten jarraitu" eta dendako produktuaren gunera itzuliko zara. Produkturen bat nahi baduzu eta aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan gure bezero-arretarako zerbitzuaren bidez eta atseginez erantzungo dizugu.

2. ORDAINTZEKO MODUA HAUTATZEA

Aukeratu zure beharren arabera eskaintzen dizugun ordaintzeko moduetako bat.

3. ESKAERA BERRESTEA

Erosketa-prozesu osoa amaitu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zuk eman diguzun helbidera, eta bertan agertuko dira zure eskaeraren xehetasun guztiak. Mesedez, ez baduzu jasotzen, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin.

Ordainketa banku-transferentzia bidez aukeratu bada, transferentzia zein banku-konturi egin daitekeen ere adieraziko da.

Erosketaren aktibazioa arindu ahal izateko, bidali gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari transferentzia-egiaztagiria, faxez edo posta elektronikoz, eta argi eta garbi adierazi izena eta eskaera-zenbakia (posta elektronikoz).

Produktuen erabilgarritasuna dendako izakinen mende dago. Produkturen bat unean-unean agortuta badago, berehala jakinaraziko dizugu.